Bertsos - View details   To know more about this section

1999-04-30 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Jokin Sorozabal

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1999-04-30 Abadiño Jaialdia
Conductor
Ormaetxea Zenikazelaia, Unai
Bertsolaris / Authors
Larrañaga, Gregorio "Mañukorta"
Sorozabal, Jokin
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu, Jokin, sabel-hiztun famatua zaitugu. Zure pertsonaien artean Mañukorta izenekoa da jendeari gehien gustatzen zaiona.

Description

Melody
Hasiko al naiz hasiko al naiz
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1999-04-30 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Jokin Sorozabal

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sorozabal:
Gure bikote artista hori
helduko da urrutira,
hainbat entsaio egin ditugu
ispiluari begira,
nere eskua gerrian sartuz
biok hainbat tira-bira,
ezer ez dute ulertzen baina
denak parrez lehertzen dira.

Mañukorta:
Nere nausia sortua gendun
Andoaineko lurrian,
moineko ona dezu artista,
ez zaite egon bildurrian.
Gu apurtzeko bikoterikan
ez da gugandik hurrian,
ai, zer gauz onak eingo ditugun
jende guztian aurrian!

Sorozabal:
Mundu hontako geldokeria
guk ezin genuen jasan,
"zirku berri bat ein behar diagu"
guk biok elkarri esan;
haseran ez zan arrakastarik
gure herritako plazan,
baina bekainak mugitze hori
inbentu latza izan zan.

Mañukorta:
Nere nagusi mutur txorrotxa
argia eta apala,
eta moineko bizkar makurra
guztiz hain degu zabala!
Mundu guztian eiten badegu
hor gu biok eginahala,
bihar edo etzi puskatuko da
gure zirko mundiala.

Sorozabal:
Guk arrakasta daukagunetik
dirua ere blasta-blasta,
eskua sartzen diot gerritik
ta gehiago ezin aska;
segi ta segi numerogintzan
ta ez dute esaten "basta!",
beti numero berdina dugu
baina beti arrakasta.

Mañukorta:
Nagusia ta moineko onak
kontuak ongi atera.,
bekain ta eztarri ongi abestu
eiten ditugu batera;
atzerarikan ez degu ikasi
ta jo dezagun aurrera,
martxa honetan laister gerade
gu biok Hollyboodera!

Sorozabal:
Hollyboodera Mañu ta biok
iritsi gintezke aurki,
lehenago ere honek ikusi
zuen hango hainbat toki,
Ameriketan ibiltzea ere
noizbait baitzun erabaki,
hara juateko prestatua da,
inglesez ere badaki.

Mañukorta:
Honek esan dun hizkuntza hori
gaur ez da ikasten errez,
baina burutik oso argiak
gu jaio ginaden berez.
Aurrera zintzo jarrai ezkero,
lanean gogoz orain lez,
ingles ez dakit ikasiko deun
baina eingo deu ingles ez.

Sorozabal:
Beno, honezkero hasi beharko
numerotxoa bukatzen,
zaila delako hauen arreta
denbora luzez mantentzen.
Aizazu Mañu, lehen ere beti
hori egin dezu zuzen,
denak agurtu itzazu eta
kamerinora goazen.

Mañukorta:
Nagusi jaun ta moineko onak
egin degu gure lana,
ez dakit ongi emango gendun
eman behar gendun dana;
arrakasta bat guztizko ona
zuegandikan izana.
Bihotz erditik emate'izutet
danoi besarkada bana.