Bertsos - View details   To know more about this section

1999-04-24 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Estitxu Eizagirre, Arkaitz Goikoetxea

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Osinalde Saria (28. 1999. Gabiria)
Performance
1999-04-24 Gabiria Sariketa
Conductor
Murua, Iñaki
Bertsolaris / Authors
Eizagirre, Estitxu
Goikoetxea, Arkaitz
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Kabi bila dabilen mutil koskorra zara, Arkaitz, eta Estitxu kabian dagoen txorikumea. Une honetan biok elkarri begira zaudete.

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1999-04-24 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Estitxu Eizagirre, Arkaitz Goikoetxea

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A.Goikoetxea:
Ez nator beldurtzera
ez egin negarrik,
ez baitizut egingo
hain akzio txarrik;
eskuratu nahi zaitut
eta ez alperrik,
zure kantua nahi dut
neretzat bakarrik. (bis)

E.Eizagirre:
Bakarrarentzat ez dut
kantatu sekula,
kaiolan sartu asmoz
neri ez egin burla;
jakin oso mingarri
egingo zaizula
preso dagon txorian
txorrotxio ahula. (bis)

A.Goikoetxea:
Kabia utzi arren
ez dio ajola,
nere barruko mina
nahi nuke kontsola;
ez nazazu baztertu
txoritxo inola,
etxean egingo dut
biontzat kaiola. (bis)

E.Eizagirre:
Gizakiak eman du
horrenbeste pausu,
aurrerakuntza dana
ona ez da, aizu;
etxean horrenbeste
jostailu baduzu,
bideo-konsolagatik
baztertuko nauzu. (bis)

A.Goikoetxea:
Nik laztanduko zaitut
eta eman musu,
eta jakia ere
zuk nahi bezain usu;
maitatzen erakutsi
diezazuket, aizu,
ta zuk hegan egiten
erakuts zaidazu. (bis)

E.Eizagirre:
Zuk hegan egiteko
daduzkazun planak,
lehenago ere asko dira
horrela izanak;
eta kontseju batzuk
nizkien emanak
ta lurpean bukatu
zuten ia danak. (bis)