Bertsos - View details   To know more about this section

1999-04-27 Gasteiz Sariketa [Bertsoa] / Asier Otamendi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Prudentzio Deuna Saria (10. 1999. Gasteiz)
Performance
1999-04-27 Gasteiz Sariketa
Conductor
Enbeita, Abel
Bertsolaris / Authors
Otamendi, Asier
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Asteburua parrandan igaro ondoren, etxera heldu zarenean, ate ondoan, maletarekin batera, honako hau dioen oharra aurkitu duzu: "Agur. Hau ez da zure etxea".

Description

Melody
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1999-04-27 Gasteiz Sariketa [Bertsoa] / Asier Otamendi

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Asteburuan parranda egiten
izan dut hainbat umore,
lagun artean mozkortu eta
gero berriz hainbat lige.
Etxera oso pozik nentorren
gaurko hontan, alafede,
baina etxeko ama gaur ez zait
portatu oso dotore,
aukerarikan ez baitit utzi
dutxa bat hartzeko ere. (bis)

Mozkortzeak ta ondo pasatzeak
nun du hainbeste delitu?
Gaur nere amak egin duenak
ondorioak izango ditu.
Etxera heldu eta itxita,
semea zaigu larritu;
neska batekin atzo egona
gaur gustoz ez naiz aurkitu,
telefonoa eman zidan-da
ezin dut inon begitu. (bis)