Bertsos - View details To know more about this section
1998-12-11 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Jokin Sorozabal
Bertsoa entzun |
1998-12-11 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Jokin Sorozabal
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Nere herio bukaezinak
noizpait jo zuen gailurra,
lehen egunonak baino lehenago
izaten nuen egurra;
une honetan aukeratzea
ez daukat oso xamurra,
preso zenean pena neukan ta
aske denean beldurra.
Kostata baina behin egin zuten
zigor txiki baten jabe;
berehalaxe berriz kalean
ikusiko dut halare;
giza eskubide ospetsu horien
mendeurrenetan gaude,
harenak nola gauza daitezke
nereak urratu gabe?
Oraindik ere hementxe daukat
lehengo penaren itzala,
boladaz dena utzi ta aldegin
nahiko nuke berehala;
hurrena berriz iruditzen zait
oraindik maite dudala,
pentsatzen nago amodioa
askotan tranpa bat dala.