Bertsos - View details   To know more about this section

1997-11-14 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1997-11-14 Bilbo Jaialdia
Conductor
Angoitia, Sebas
Bertsolaris / Authors
Enbeita, Jon
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Azkenaldi honetan bideoak direla-eta badira hainbat istilu. Estrasburgoko parlamentua ere kezkatuta dago eta erabaki dute horren barri emateko bertsolariren bat hara eramatea. Beraz, hango parlamentuaren aurrean zaude eta euskaldunak zer edo nor diren argibideak eman behar dizkiezu.

Description

Melody
Gaztalondo handian
Stanza name
Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1997-11-14 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita

Stanza name:  Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Agur Estrasburgoko
jaun eta andere:
iritsi da ordua
guretzat ere.
Ez gara hiltzaileak,
ez gara abere,
nehiz ta etsaiak jarri
sarri euren pare;
herria errege,
helburu ta xede,
bakearen alde
borrokatzen gaude,
"bakoitzari berea"
harturik lege. (bis)

Etsaiak ez du esan
gutaz hitz artesik,
Lapurra gezurrean
bizi da pozik,
eta ez du entzun nahi
herriko ahotsik,
zaila baita onartzen
egia bilozik.
Badugu bihotzik,
ez hain odol hotzik
ez gara judasik
espainol frantsesik,
bizi nahi duen herri
txiki bat baizik. (bis)

Madril eta Parisek
badute ardura
izkutatzeko gure
aberri hura.
Egia zabaltzeko
garaia heldu da
aurretik heldu ginen
gu gauden lekura.
Ta lapur modura
hausi zuten muga,
eurena da duda
ez gure ohitura
guk geurea besterik
ez dugu gura. (bis)