Bertsos - View details   To know more about this section

1997-03-16 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea, Alfonso Jimenez

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Orixe Saria (6. 1997. Donostia, Añorga)
Performance
1997-03-16 Donostia Sariketa
Bertsolaris / Authors
Goikoetxea, Arkaitz
Jimenez, Alfonso
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Gezurtia hi haiz hemen, hi!

Description

Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1997-03-16 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea, Alfonso Jimenez

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Jimenez:
Gezurra esaten du
lagunak hamaika!
Egizale zerala
ez zaidazu aipa.
Ni beti egoten naiz
egiaren zai-ta,
gezurrakin urruti
ezin joan nahi-ta,
gezurra beti ere
hankamotza baita. (bis)

Goikoetxea:
Gaur horrebeste gezur
nola dituk hik bil?
Gainera ez haiz jartzen
inola're zurbil.
Hire mingain zikina
beti dantzan dabil,
eta nahiz itxuretan
beti izan umil,
isilikan ere bai,
gezurretan habil. (bis)

Jimenez:
"Gezurtia hi haiz, hi",
esan diat aurrez,
ta kantatuko diat
berriz'e indarrez.
Gezurran terrenoan
nahiz ibili errez,
gaur ere egongo haiz
ordaindu beharrez,
epaimahaia ez leike
engaina gezurrez. (bis)

Goikoetxea:
Hi haiz hi bi alderdi
dituen bi txanpon,
hitzekin maltzurra ta
itxuraz beti on.
"Zu zera txapelduna
ta mila zorion"
lehen esan didazu
ta orain hor konpon!
Ikusi egitikan
zeinen urrun hagon! (bis)

Jimenez:
Txapela aipatu duk
une hontan garaiz,
gezurretan habil hi
eta aldatu gaiz.
Hirekin ez nabilek
begitarte alaiz,
gezurra ibiltzen duk
mingainan puntan maiz,
sagar ustela baino
ustelagoa haiz! (bis)

Goikoetxea:
Gaur jendea diagu
guztian lekuko,
hik erabili dituk
majina bat truko!
Esanak inork ere
ez ditu ahaztuko,
hi haiz sagar ustela
ta ez haiz damutuko,
kupel onarekin'e
ez haiz konponduko. (bis)