Bertsos - View details   To know more about this section

1997-05-10 Oiartzun Sariketa [Bertsoa] / Segundo Eskudero, Arkaitz Goikoetxea

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1997-05-10 Oiartzun Sariketa
Conductor
Olague, Igor
Bertsolaris / Authors
Eskudero, Segundo
Goikoetxea, Arkaitz
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu, Segundo, emakumea zara eta haurdun gelditu ondoren seikiak izango dituzula jakin duzu. Hori jakinda pozik zaude, baina Arkaitz zure bikotea ez.

Description

Melody
Ai gure antzinako
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1997-05-10 Oiartzun Sariketa [Bertsoa] / Segundo Eskudero, Arkaitz Goikoetxea

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Goikoetxea:
Orain datorkiguna
ez da ez jokoa! (bis)
Trantze ederra dugu
maitea, gaurkoa!
Nik beztuta dut eta
zuk alai mokoa,
nik bakarra nahi nuen
ta hau da oztopoa:
ekarri nahi didazu
futbol ekipoa. (bis

Eskudero:
Gustora entzun det nik
orain notizia, (bis)
neure bihotza pozez
lehertzen dago ia,
hoinbestentzat barruan
banuan tokia!
Orain bizitzerako
daukate premia,
danai gustora emango
diot nik titia. (bis)

Goikoetxea:
Andrea emankorra,
ezin andre bikaina! (bis)
Nik hazia eman ta
hartu du tamaina.
Sei ez al dugu gehitxo
maitea? Alajaina!
Titia ematea
esan duzu baina,
izango ote duzu
seientzako aina? (bis)

Eskudero:
Danak zaindu behar
goxo eta tinko, (bis)
gero nerekin izan-
go dira betiko.
Badaude neska ta
badaude mutiko,
hauxe esan gabe ni
ez naiz geldituko:
goseak behintzat inor
ez da hemen hilko. (bis)

Goikoetxea:
Umeen esperantzan
egonak beti gu. (bis)
Sei ez al dira gehitxo,
hiru eta hiru?
Nahiz mantentzeko izan
guk nahikoa diru,
pentsatu, inpernua
latza datorkigu,
gauez denak negarrez
hasten bazaizkigu. (bis)

Eskudero:
Horreinbeste arazo
zergatik horrekin? (bis)
Jaio dira ta orain
zaindutzen ekin.
Nik hemen zer heldu zan
lehenoztik banekin,
ez zaitez kezkatu
hainbeste kezkakin,
gosea isildu leike
maitasunarekin. (bis)