Bertsos - View details   To know more about this section

1997-04-19 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Ibon Karrera, Xabier Sukia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Osinalde Saria (26. 1997. Gabiria)
Performance
1997-04-19 Gabiria Sariketa
Conductor
Murua, Iñaki
Bertsolaris / Authors
Karrera, Ibon
Sukia, Xabier
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu, Ibon, gazte bat zara, zure neska lagun bat ligatu nahian goxo-goxo zaudena. Xabier ondoan zain dago eta "bota bertsoa!" oihu egin dizu.

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1997-04-19 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Ibon Karrera, Xabier Sukia

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Karrera:
Neska bat bilatzeko
izaten da lana,
azkenean batekin
gaur egin det plana.
Bertso bat botatzeko
da zuk lehen esana,
hori ez da hain zuzen
bota nahi dedana.

Sukia:
Nesketako ez dezu
behar aina gradu
eta horrek garrantzi
dexente gaur badu.
Bertsolari on batek
umil ta ondradu,
edonon ta edonola
kantatu behar du.

Karrera:
Ohorea eskatu
dit bertsoaren truk,
ta lehenbailehen hasteko
esan didazu zuk.
Gaur neska ta biokin
zein eingo degun guk,
bihar gutun batean
bidaliko dizut.

Sukia:
Zure bertsoa orain
nik nuen desio,
hamar aldiz eskatu
baitizut, redio!
Exkaxa bota dezu,
ez zuen balio,
ni ez nauzu asetu
ta neska gutxio.

Karrera:
Bertsoa botatzeko
zenbat amenazu!
Azkenean burrukan
hasi naiz jo ta su!
Bankuan eserita
enbazon zaude zu,
etzatera goaz ta
alde egin ezazu!

Sukia:
Nik ere hitz egiteko
badet indarrikan,
gaur ez didazu esan
kontu politikan.
Bertso kantun bezela
bazabiltz hortikan,
etzango zera baina
alfer-alferrikan.