Bertsos - View details   To know more about this section

1997-01-01 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Millan Telleria

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1997-01-01 Ordizia Jaialdia
Conductor
Garzia, Joxerra
Bertsolaris / Authors
Mendizabal, Mikel
Telleria, Millan
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Bertsolari batek esan zidan lehengoan Telleria-eta txerria hiltzekoak zirela, bideo kamera ere eskatu zidan, ikusgarria izango zela-eta. Txerri hiltze hori itxura denez egin duzue; matarifea Telleria bera da eta txerria Mendizabal.

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1997-01-01 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Millan Telleria

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mendizabal:
Sanmartinak joan ziren
urrun edonola,
txerri bat Albisturren
ezin zan kontrola;
matarifea hemen
ikusirik hola,
seguru txerri hura
bizirik dagola! (bis)

Telleria:
Bonbatxo ta zarpa zahar,
gantxo ta labana,
Anjel Marik eman dit
hiltzeko ordena,
baina nik aurrez garbi
utzia det dena:
hil beharko dudala
inuxenteena. (bis)

Mendizabal:
Txerria neroni naiz
ta ez nabil tranpaz,
oraindik bizirikan
bihotz eta hankaz.
Tellerria kutxilloz
ta Peña ezpataz,
bainan ni hiltzeko hauek
ez dira izan kapaz. (bis)

Telleria:
Horren kontrakoa da
nere parezera:
mahaiera bota eta
odola jatera;
tripak kendu dizkiot
zintzilik gainera,
zazpi bizi al dituk
katuen antzera?

Mendizabal:
Peña ta Telleriak
egin zuten junta,
ni mahaiean jartzeko
nolako disputa!
Baldar hau han korrika
labana hartuta,
bakarrik moztu zidan
sudurraren punta. (bis)

Telleria:
Labana sartu eta
odolan epela;
bihotza ikutu ta
nik hil nuen bela,
baita frogatu ere
Peñaren papela,
nundi hasi ez zekila
neskatan bezela. (bis)

Mendizabal:
Heorri ere izan haiz
nahiko inozoa,
jarraitu dekelako
Peñaren pausoa;
motibo aski bada
jartzeko bertsoa,
Albizturren gerta da
Bizkaiko kasoa. (bis)

Telleria:
Zu bezela hil ditut
hainbat txerri gaixo,
jadanik Historia
zera eta ixo!
Jateko eman ditu
mila bat abixo,
ez dakit izango dun
nahikoa txorixo. (bis)