Bertsos - View details   To know more about this section

Lasarten kalegarbitzen lengo aguazilla [Bertsoa] / Miguel Zuaznabar

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Authors
Zuaznabar, Miguel

Description

Title
Lasarten kalegarbitzen lengo aguazilla
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Lasarten kalegarbitzen lengo aguazilla
Signature
Miguel Zuaznabar
Bertso kopurua
12
Bertso dokumentu mota
Mekanografiatua

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Originala / Kopia
Original

Lasarten kalegarbitzen lengo aguazilla [Bertsoa] / Miguel Zuaznabar

Dokumentu-mota:  Mekanografiatua 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Lasarten kalegarbitzen
Lengo aguazilla,
Alpeŕik da ibiltzea
obiaren billa,
kaŕo bati tiraka aztua
umilla,
oriyek biltzen dute omen
zakar pilla.

II
Lanian azten dira oso
goizetikan,
kalia garbi ta txukun
jartziagatikan,
gaizki eguite dutela ta
ez dago kejikan,
saill da billatzen oik diran
baña oberikan.

III
Astua ikasiya kalian
ibiltzen,
Nagusiyari ondo diyo
obeditzen,
egotenaiz azkotan beguira
aŕitzen,
kajetako oguiyak nola ditun
biltzen.

IV
Orlaxe mantentzenda kale
janarekin,
Nagusiya ta biyak ondo
alkaŕekin,
laŕian ere aze punta
beŕiyakin,
Aurtengo Mayatzian etzan
guiro oikin.

V
Aztua zintzua ta Bera
languillia,
Azkotan obe luteke alpeŕo
balia,
Lana eguinda badauka kobratu
gabia,
Guizon biartu batentzat
oi ezda obia

VI
Ogeigarren guizaldin
oŕen atzeratuk,
itzeguin biaŕa dago
ez baigaude mutuk.
Kaŕo zarpail bat eŕubera
sartuk,
Beti ibiltze baitira geyegui
kargatuk.

VII
Gomasko beŕi baten
badago premiya,
Len dabillen zaŕak
dauka burniya,
Basaŕitik atera ezkero
oŕela gurdiya,
Multa emango liyeke
Ikaragaŕiya.

VIII
Kaŕo tajusko bat eta
abere obia,
jorna aundik eamateko
kupirik gabia,
Biyak eziñian or ibiltzen
dia,
Aiuntamentuko diruk
gastatu aldia.

IX
Gure Pakok esdauka
Gauz ortan kulpikan,
Obiakin ibilliko litzake
pozikan,
Astuak ere mezereko luke
kasikan,
Ezluke izango oŕenbeste
tirabiarrikan.

X
Kanposantuko lanake
dauzkagu beretzat,
Gaizki eguinda daudenik
iruritze etzat,
Kariño aundiya du
Ildakuarentzat,
Bastaŕak txukun asko
jaŕita de beintzat.

XI
Pakok merezi dun famik
ezdo ematerik,
Penas gaude ezdulako
artutzen andrerik,
Eskondu gabe espaitago
Kasta zabaltzerik
akabo oi bukatzian
ez dago besterik.

XII
Kartzelan egonada euskaldun
dalako,
Bastaŕetan badago orlakua
pranko,
Len mutil guriya zan orain
dago plako,
An janik eman gabe euki
dutelako.

Lasarten kalegarbitzen lengo aguazilla [Bertsoa] / Miguel Zuaznabar

Dokumentu-mota:  Mekanografiatua 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ikusi dokumentuak:

xdz5_btx_001221.tif
xdz5_btx_001222.tif

xdz5_btx_001221.tif

Document