Bertsos - View details To know more about this section
Madrilgo estrategia iritsi da zoro [Bertsoa]
Madrilgo estrategia iritsi da zoro [Bertsoa]
Dokumentu-mota:
Esku-orria
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Madrilgo estrategia
iritsi da zoro
hitzei hatsa kentzea
harturik metodo
astindu egin gaitu
buru eta gogo
euskararen hauspoan
gabiltzanok oro.
Espero zitekeen,
ez genuen uste
miresten ditugunak
mallatu dituzte
asko mututu eta
denok jo gaituzte
aspaldi ez genuen
ikasi hainbeste.
Itxitako hitzari
nola egin omen?
Nola bildu beretzat
behar beste kemen?
Defentsarik onena
oldartzea omen
aurrerako pausoa
behar dugu hemen.
Lehen ere oihu franko
daukagu entzuna
elkartasun-kexuak
galdu du zentzuna
min honek izan beza
bere oihartzuna
kioskoetan dago
gure erantzuna