Bertsos - View details   To know more about this section

Mila kilo zorion [Bertsoa] / Miren Amuriza

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Authors
Amuriza, Miren

Description

Title
Mila kilo zorion
Dokumentuan jasotako izenburua
Mila kilo zorion
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Bat, bi hiru, lau, bost, sei... Umeak ginela,
Melody
Xarmangarria zera I
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volume / Year
75
Number
2315
Pages
24
Publication / printing date
2012-03-18

Mila kilo zorion [Bertsoa] / Miren Amuriza

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-03-18 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


“Mila kilo zorion
dizugu eskaintzen,
beste urte berri bat
duzulako hasten.
Baietz asmatu zenbat
dituzun betetzen,
zergatik ez ditugu
txaloka kontatzen?”

I
Bat, bi, hiru, lau, bost, sei...
Umeak ginela,
paradoxa goxo bat
ez al zen pastela?
Putz egiten genuen
kandelaz kandela,
ametsak pizten ari
bagina bezela.

II
Bostekin sei kandela
desio ditugu,
ta hemeretzirekin
hogeiren aiduru.
Baina adin batetik
gorantza seguru,
beti bat gutxiago
nahi izaten dugu.

III
Bizikletak, panpinak,
jostailuzko trenak...
Lehen ilusioz hartzen
genituen denak.
Orain ostera dira
opari onenak,
paperarekin batu
ezin daitezkeenak.

IV
Bi ta bi, hogeita bi
urte betetzean,
telefonoak jotzen
zuen bakoitzean,
dardara bat sentitzen
nuen bihotzean,
norbait nitaz oroitu
zela pentsatzean.

V
Zorionak, muxuak,
ta mezu andana,
gutxik zuzentzen ditu
ondokoengana.
Jaiotegun bat bada
ospatu nahi dana,
nola ez gogoratu
aita eta ama.

VI
Ametsak kandelaka,
lanak koloreka,
zorionak kiloka,
poza irribarreka...
Beti ezin da egin
zenbakiz neurketa,
bizitza neurri bako
zelai bat da eta.