Bertsos - View details   To know more about this section

Bertso berriak Aldapari jarriak [Bertsoa] / Markel Lizasoain

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Authors
Lizasoain, Markel

Description

Title
Bertso berriak Aldapari jarriak
Dokumentuan jasotako izenburua
Bertso berriak Aldapari jarriak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Hogeita hamar bete ditugu urte honetan frontonak
Bertso kopurua
5
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volume / Year
XXXII
Number
560
Pages
27
Publication / printing date
2012-02-23

Bertso berriak Aldapari jarriak [Bertsoa] / Markel Lizasoain

Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-02-23 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hogeita hamar bete ditigu
urte honetan frontonak,
bertso hoiekin nolapait eman
nahi nition zorionak;
inez geroztik, herriko neskatx,
mutiko, andre-gizonak
zenbeste aldiz sanjuanetan
hor elkarrekin egonak.
Dagola zutik egin ditzala
oraindik urte sail onak.

Hameika koadro, idor ederra,
hiru maila jarlekuak.
Duela urte gutxi, gainera,
patu zititen fokuak.
Turixtak-eta hunara etortzin,
hunatx zer diren juzkuak:
“Herri txarhoneka ze frontoia”
egotten dire harrituak,
aritzera ere majin bat aldiz
ondoko herritakuak.

Zer ote ziren lehengo pareta
laxo hartako izerdiak,
potarria’re hurbil omen zun
elizako atariak.
Esan diteke zaharra bota
zuela fronton berriak,
baino lehenio itzali ziren
laxoko jokalariak,
ezker paretak ekarri ditu
geroztik pilotariak.

Erremintako gaztia eta
eskuzko pilotaria,
oraintxen ere joko luzeko
balagoke koloria,
inoren inbidirik gabeko
koadrila dotoria,
ezker paretan jarria dago
indar guzia ordia,
bizian martxak agintzen baitu
hortik irabazbidia.

Pilotaren bat baldin badaile
harata eta honata,
maiz iduri du mintzo zarela
oihartzuna aterata.
Teilatua unge duzula edo
itxaxuratik arraka,
asots haundiko izaten seitu
eta, xirriki-xarraka,
gure herriko hixtorin parte
urte askoan, Aldapa.