Bertsos - View details   To know more about this section

Gorriak eta moreak [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Authors
Irazu Muñoa, Jexux Mari

Description

Title
Gorriak eta moreak
Dokumentuan jasotako izenburua
Gorriak eta moreak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Nola goi-xamar buka lezakeen behe antzeko jatorriak,
Melody
Esplikatzera noa kontuak
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volume / Year
75
Number
2318
Pages
22
Publication / printing date
2012-04-08

Gorriak eta moreak [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-04-08 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Nola goi-xamar buka lezakeen
behe antzeko jatorriak,
loreak ere guk bezalaxe
izaten ditu zorriak.
Larroxak jada arantza gutxi
ta ximeltzear orriak,
bakanak nonbait, moreak bere
egin gabeko gorriak
II
Ai Meltxor, Meltxor, koinatu ez ezik
Castron errege mago da,
bere urreak zenbat intsentsu
zabaldu duen albora.
Zu Urdangarin ez zara baina,
patu berbera gerora:
handiagoek bota zaituzte
paradisutik kanpora.
III
Ezker ibarrak bizi zintuen
nola Haitzuloak Platon
Ta itzaletik Aldaketari
zenbat mesede zenbat on.
Zerori ere tarte gutxian
aldatua zara sakon
lehen bostehuneko billete zinen
ta orain trukeko txanpon
IV
Klik! Botoi bati sakatu eta
ze nolako ondorenak.
Pertsona baten patriketara
begira jarriak denak,
zer pentsatua ez al du ematen
horrenbesteko ahalmenak,
zenbat tapatu ote dituen
bat bistaratu duenak
V
Ordain gabeko besteren ona
Ebanjelioko zitan.
Gaur egunean zeharo gaizki
ez legoke politikan,
ezker eskuak ez beza jakin
eskubiak eginikan,
jakin ez ezik, gehitxotan dabil
eskuinaren inbiditan
VI
Behin kristalezko poltsikoekin
azaltzekotan zen Lopez
Ibarra, Bravo, Madrazo, Meltxor...
izen gehitxo lehen kolpez.
Dopina ere politikara
heldu ote kasu soltez...
ze, eman, gutxik ematen dute
ta hartu, hartu inork ez.