Bertsos - View details   To know more about this section

Beharrei jarriak [Bertsoa] / Julio Soto

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Authors
Soto, Julio

Description

Title
Beharrei jarriak
Dokumentuan jasotako izenburua
Beharrei jarriak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Laster hartuko dugu guraso izena.
Melody
Agur sagar beltzeran
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volume / Year
75
Number
2322
Pages
22
Publication / printing date
2012-05-13

Beharrei jarriak [Bertsoa] / Julio Soto

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-05-13 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Laster hartuko dugu
guraso izena.
Autoa, badaukagu
golfa, gazteena.
Umearentzat txiki
geldituko dena.
Silleta, kapazoa...
trastea da dena.
Derrigor behar dugu
monobolumena.
II
Ateratzeko nola
geldituko gara?
Ta galtzen banaiz, nola
deitu Ertzaintzara?
Ta nirekin hitz egin
nahi duenik bada?
Mugikor gabe nola
biziko zara ba?
Ez dago aukerarik
beharrezkoa da.
III
Ba nik iPhona daukat
ez al daukazu zuk?
Emailak jaso eta
bidaltzen dizkizut.
Edozein duda: Google,
gomendatzen dizut
Watsapen sartu eta
lagunak han ditut.
Ez, ez, dudarik gabe
behar dut, behar dut...
V
Ba omen dator tren bat
azkarra, itzela.
Entzun dut AHT
deitzen diotela.
Baso, lurrak suntsitu
behar dituela.
Zor handitan sartuko
omen gaituela.
Baina ez kezkatzeko
behar, behar dela.
V
Gara zazpi urteko
semearen kargu.
Pila bat maite dugu,
eskolan dihardu.
Ordenagailuakin
kezkatu xamar gu.
Edozein etxeko-lan
edozein enkargu.
Ez diogu erosi
nahi, baina behar du.
VI
Behar bat da arnasa
haize sokatira.
Behar bat da esnea
jaio ta gutxira.
Lana, loa, lagunak...
Beharra hori da.
Baina gaur (begiratu
bestela herrira).
Behar ez diren gauza
asko behar dira.