Bertsos - View details   To know more about this section

2011-06-23 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Bixente Gorostidi, Jexux Mari Irazu Muñoa

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2011-06-23 Tolosa Jaialdia
Conductor
Iriarte Iribar, Iker
Bertsolaris / Authors
Gorostidi, Bixente
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Aurrejubilatuak zarete biok. Erretiroa hartu zenutenetik, Irazuri, gauza bat dela eta bestea dela, egunak oso azkar pasatzen zaizkio. Bixenteri, berriz, egunak oso luze joaten zaizkio.

Description

Melody
Erreguetan ari nintzela
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2011-06-23 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Bixente Gorostidi, Jexux Mari Irazu Muñoa

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.M. Irazu:
Goizean jeiki ta enkargutara
lehen ohiturik ez nun berez
ta eguardian biloban bila
semea baitabil lanez
gero afaia prestatu behar
zerbaitetan jardun errez.
Hauxe da marka jubilatuta
ezertarako betik ez!

B. Gorostidi:
Ni berriz lehen ibiltzen nitzen
makina baten neurrira
orain goizean paseotxo bat
eta garaiz erretira
arratsalde eta iluntze osoan
gelan jira eta bira
mundua erabat geldi ikusten det
nere leihotik begira.

J.M. Irazu:
Bixajea’re triste xamarra
Bixente ez al daukazu?
Berrogei urte lanean pasa
trote galanta da aizu!
Mundua geldi ikusten dezu
hargatikan zaude izu
etorri zaite nere etxera
laister mugituko zaizu!

B. Gorostidi:
Zure etxera joatea Irazu
ez dakit ba komeni dan
bilobatxoei segitu ezinik
pasilloan jira-biran.
Ni mantso-mantso lana utzita
jubilatu ta segidan
bizi nahia ta animoa’re
jubilatu egin ziran.

J.M. Irazu:
Zeure buruai poz pixkat eman
proiektu batzuek hartu
jarri loreak edo txakurrak
ta denbora bideratu.
Neri eguna moztu egin zait
hala’re majo osatu!
Lehen nekatu egiten nintzan
ta orain berriz gozatu.

B. Gorostidi:
Indarberritu egin zera zu
zu bai zerala tipoa!
Baino bizitzan nik bukatu det
lanaren mente itoa
urte asko ez degu aurretik eta
orain hori betikoa:
denbora soilik daukagu eta
hoi gure kontra dijoa.

J.M. Irazu:
Txikito batzuk hartu ohi ditut
tarteka lagun artean
afari batzuk egin ere bai
nere herriko elkartean.
Zutik nekatzen segitu nahi det
ikastolako atean
ta deskantsua iritsiko zait
kanposantura joatean.

B. Gorostidi:
Eta hara noiz joango geran
nola ez guri ardura
baino hobeto pentsatzeko’re
igual garaia heldu da
ta animoak berreskuratu
zuk esandako modura
nere pena ta tristura denak
botaz sanjoanen sura.