Bertsos - View details To know more about this section
2011-07-01 Mutriku Sariketa [Bertsoa] / Beñat Iguaran, Peio Ormazabal
Bertsoa entzun |
2011-07-01 Mutriku Sariketa [Bertsoa] / Beñat Iguaran, Peio Ormazabal
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
B. Iguaran:
Juergan arituak
gu biok topera
eta bukatzerako
sartuak ohera.
Nere buru barruan
hamaika galdera!
Lo egin al dezaket
zurekin batera? (bis)
P. Ormazabal:
Lehen juergan nahi ninduzun
ni barrutik bete
eta esan didazu
“Nao superpotente”.
Orain ohera heldu
ta su-eten eske?
Mutil guzti-guztiak
berdinak zarete! (bis)
B. Iguaran:
Juerga ondo joan da
nere ustez behinepin
ondo pasatzen baita
aldiro nerekin.
Alkoholaz bete nahian
ekin eta ekin
ta orain bete nahi zaitut
beste zerbaitekin. (bis)
P. Ormazabal:
Oraintxe berriz jarri
zara lagun de guai.
Apurka-apurka joan
hori hemen ez dut nahi
bete behar nauzula
esan didazu ai!
Seguru ez zarela
zut ipintzeko gai. (bis)
B. Iguaran:
Zuregana arrimatu
zera nahi det lortu
“Zut ez zaizu jarriko”
eta zera otu:
biguina dagoena
zerorrek gogortu
ta hortik aurrerakoa
lasai nere kontu. (bis)
P. Ormazabal:
“Lehenago ondo egin
bazenit igurtzi
txikitxo hau bihurtu
behar zen nagusi”.
Politikoa zara
hori dut ikusi:
burokrazia asko
ta ekintza gutxi! (bis)