Bertsos - View details To know more about this section
2011-07-01 Mutriku Sariketa [Bertsoa] / Beñat Iguaran
Bertsoa entzun |
2011-07-01 Mutriku Sariketa [Bertsoa] / Beñat Iguaran
Stanza name:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Kotxea hartu ta etorriyak
gera kostatik barrena
Mutrikura jun ta eman nahi nuen
nik barruan nuen dena.
Ai zenbat neska dauden hor behian
ze begirada zuzena!
Atzeko hauek ligatu nahian
ematen didate pena
dudarik gabe ni naizelako
hemen dagon politena. (bis)
Gaztetxen sartu ta hiru neskak
derrepente egin salto
jode ez nekien nengoenikan
horren polit horren guapo!
Gaur pentsatu det “Hau hola bada
bueno kunplitu beharko”.
Jakin badakit gezurra dala
baina lotsatu zertako?
Maiz amestea ittea baino
askoz hobea delako. (bis)