Bertsos - View details To know more about this section
Ameriketako bidean [Bertsoa] / Gratien Adema "Zalduby"
Ameriketako bidean [Bertsoa] / Gratien Adema "Zalduby"
Dokumentu-mota:
Liburua
Argitalpenaren izenburua:
[Liburua]
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I.
Huna jadanik hamar egun
Itsasoz itsaso noala,
Nere sor etxetik hain urrun
Utzirik amaren hegala,
II.
Ai!ene amaren nigarrak
Orai ez daude xukaturik,
Aita zenaz seme bakharrak
Baitzadukan kontsolaturik.
III.
Arreba, hor egon zaite, zu,
Ama maitearen aldean;
Jinen natzaiola errozu
Bai, urthe laburrik barnean.
IV
Inharak horra airez aire
Nun doazin alde hartara;
Hegalak banitu, ni ere
Ez nindeke, ez, hemen bara.
V
Ametsetarik nintzen barda
Aberats etxerat itzuli;
Bainan ene ametsa juan da;
Hartan oro zaizkit itzali.
VI
Lore bat hauzo baratzean
ikhusi dut, eta han utzi;
Berari deus ez diot erran;
Igorriren diot goaraintzi.
VII
Hor berean, lore gordea,
Egon zakizkit, hitsu gabe:
Zu izanen zare neurea,
Zu, nik ditudan denen jabe.
VIII
Ene gazte lagun maiteak,
Sor-herriaz goza zaitezte.
Ni hortik hoin urrun juaiteak
Oi! zein nauen ezarri triste!
IX
Hik, bai, diru gose zorrotza,
Nabilkak hola zoraturik;
Hik dautak gogortu bihotza,
Hik ezarri nauk itsuturik.
X
Aberastu nahi naiz, bainan
Zuzenez eta ohorezki:
Herrirat heltzen naizenean,
Dirudun fama ez zait aski.
Iturria:
- Urkizu, Patri. Anton Abbadiaren koplarien guduak: bertso eta aire zenbaiten bilduma 1851-1897. Bertso bilduma. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/