Bertsos - View details To know more about this section
Ontzakozale [Bertsoa]
Ontzakozale [Bertsoa]
Dokumentu-mota:
Liburua
Argitalpenaren izenburua:
[Liburua]
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I
Egun eder, egun handia Eskual herri guzietan
Sor arazten alegrantziaduena bihotz orotan,
Gure Eliza phesta xuria bizpahirur egunetan,
Arbasoetarik jautsia gure arimen onetan,
Oxala balitz atxikia, bethi gogo zuhur hortan.
II
Eskualdunak lehen xedea bethi du Jainkoarentzat,
Haren ama paregabea edo bertze sainduentzat,
Bethi errespetuz bethea erlijionearentzat
Hark antsia berdingabea du bere arimarentzat,
Behin bethiko bizitzia emana zaionarentzat.
III
Erleak nola kofoinatik multzoz dohazen airera
Lorez lore barbanaturik ezti geiaren biltzera
Hala jenderak etxetarik lehian dohaz tenplura,
Artzainaren aho khartsutik Jainkozko hitza aditzera
Bulhar azkarrak bateginik Jaungoikoa laudatzera.
IV
Eman ondoan arimari phestaren lehen partea
Ematen dio gorphutzari neurri onetan berea
Ahaide, adiskideeri bai othuruntza noblea,
Lothuz berdin zerbitzuari husutzen zaie elhea,
Handik laster koplarieri bixitzen bere antzea.
V
Phesta egunik eskualdunak ez duke pilota gabe
Hau gabe gertha laitekenak eskerrik eztu bathere,
Ah! othuruntza hoberenak sabela bethe dezake,
Arno goxo luxe edanak bai gogoa arin ere,
Partida ikhus ez lironak phesta galdua laukake.
VI
Jendea osteka dihoa plaza handira lasterrez,
Partida hastera baidoa, gero ikhusi beharrez,
Ja lekhu ingurutakoa mukuru da jadan ostez,
Noiz da bada othe hastekoa, guziak elkharrik galdez
Hor dathor, jokari multzoa, agur! orok deihadarrez.
VII
Plazan jadanik prestik daude,zortzi gizon gazte listo
Laur Frantzia aldeko dire, eta laur Probintziako,
Muthil hoberik ez daiteke ediren begitarako,
Ez ta artexagorik ere pilotako antzerako,
Hekiei beha bethiere ostea bibaka dago.
VIII
Zeritz, Perkain ez Azantzarik aspaldion guk eztugu
Meltxorrik eta Manuelik Probintziak eskas ez tu,
Jokari hauk aspaldiskotik pilotan nausi ditugu
Bekhaizkorik guri hartarik gogorat ez dathorkigu
Mintzotik eta odoletik anaiatzat baidauzkagu.
IX
Gure artean sor ez bedi liskar ez eskatimarik
Ez eta xerka muthiriki sistako ez ukhaldirik
Adi ez bedi ere mihi edariaz motheldurik,
Ez eta ikhus zangar nagi kordokan ezegilerik
Hauk guzietan khristauari ezta deus dohakoenik.
X
Phestak oneski eskaldunak bethi eramazkitzue
Urrikirik hola eginak utziko ez darotzue,
Aitzitik, onik nasaienak hortik badituzketzue
Benedikaturen Jaun onak, alhorrak darozkitzue
Alfer izerdi iraganak izanen ez zaizkitzue.
Iturria:
- Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/