Bertsos - View details   To know more about this section

Eskaldun desterratua [Bertsoa] / Martin Guilbeau

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa
Periodical Performance
Lore Jokoak (9. 1859. Urruña) Idatzizkoa
Bertsolaris / Authors
Guilbeau, Martin

Description

Title
Eskaldun desterratua
Dokumentuan jasotako izenburua
Eskaldun desterratua
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Triste jarria desterruan, orai noha kantatzera
Date
1859-00-00
Bertso kopurua
11
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]

Eskaldun desterratua [Bertsoa] / Martin Guilbeau

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Triste jarria desterruan,
Orai noha kantatzera,
Zer dudan maite mundu huntan
Dolu minez erraitera.
Sort-herria!
Lur maitia!
Sekulan
Bizian
Ezin ahantzia!
Adios! adios mendi ederrak,
Nihon parerik gabeak!
Adios! adios ibai bazterrak,
Eta oihartzun emeak!
Adios! Laphurdiko alhorrak!
Adios, ene amoreak!
Adios! adios en´herritarrak!

II
Denbora iragan ondoan,
Orai dut orai ikhusten,
Ez dela herria sekulan
Ez aski nihoiz prezatzen.
Sort-herria &

III
Guti nauk hitaz goza,
Oi lur adoragarria!
Hire minaz ene bihotza
Hurtzen hari duk guzia.
Sort-herria &

IV
Hire orhoitzapen saminak
tristatu naik sekulako,
Zeren ditudan maiterenak
Hor utzi sorthu orduko.
Sort-herriak &

V
Oi zerua zoinen eder den
Ipharra garbi denean!
Eta zoinen den goibel arren
Mendebal hedoi denean!
Sort-herria! &

VI
Hala-hala ene urtheak,
Hain lehen eder zirenak!
Hi begietarik galtzeak
Ilhunarazi tik denak.
Sort-herria!&

VII
Helas! hi ganik urrundua,
Oi herri hainitz ederra!
Bihotz mineraino zaurthua,
Ixurtzen diat nigarra.
Sort-herria! &

VIII
Hala-nola du arantzeak
Zauri minena gaixtatzen,
Hala du ene doloreak
Bihotzean ihardesten.
Sort-herria! &

IX
Ezin sobera maithatutzen
Haran benedikatua,
Hire ganik noiz arteraino
Izanen nauk urrundua!
Sort-herria! &

X
Lur atzean laster da histen
Lore ederren botza.
Hasi orduko birlandatzen
Hala da histu enea.
Sort-herria!&

XI
Zoinen garratz den desterruan
Orai dut orai ikhusten,
Ez dut, ez dut uste munduan
Min dorpheagorik baden!
Sort-herria! &

- Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/