Bertsos - View details   To know more about this section

Gazte hiltzerat dohana [Bertsoa] / Joan Batista Elizanburu

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa
Periodical Performance
Lore Jokoak (10. 1860. Urruña) Idatzizkoa
Bertsolaris / Authors
Elizanburu, Joan Batista

Description

Title
Gazte hiltzerat dohana
Dokumentuan jasotako izenburua
Gazte hitzerat dohana
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Hogoigarren urthera hari naiz hurbiltzen
Date
1860-00-00
Bertso kopurua
10
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]

Gazte hiltzerat dohana [Bertsoa] / Joan Batista Elizanburu

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Hogoigarren urthera hari naiz hurbiltzen,
Eta nere oinetan tonba dut ikhusten.
Ni zertako mundura ethorria nintzen?
Ondikotz! ez sortzea neretzat hobe zen.

II
Sekulan zoriona zer den jakin gabe,
Hainitz dut nik lurrean izan atsekabe.
Lore sortu orduko histu baten pare,
Biziaren uztera guti naiz herabe.

III
Ez-ez enau izitzen ez ni herioak,
Laster khen dezadala bizia Jainkoak!
Sehaskan galdu ditut nere burhasoak;
Zer diren eztut jakin etxeko gozoak.

IV
“Aita ama maiteak, zertako mundutik
Zerura goan zineten ni hemen utzirik?
Ez dut nik mundu huntan izan sosegurik,
Ez baitut ezagutu amaren musurik”.

V
Hamazazpi urthetan, zorigaitz dorphea!
Izar bat maitatu dut parerik gabea;
Aingeru bat zaiteken, zeruko umea;
Nere bihotz eritik juan darot bakea.

VI
“Nahiz aingeru ona, ez duzun sekulan
Munduan jakin zenbat nik maite zintudan,
Urus zarenaz geroz Jaunaren oinetan,
Ez nezazula ahantz zure othoitzetan”.

VII
Anaia bat banuen haurra nintzelarik,
Soldado juan zen eta nik ez dut berririk:
Aita amekin dela ez daite dudarik,
Niri begira daude hirurak zerutik.

VIII
Ahituz banarama nere oinhazeak,
Burhasoen aldera deitzen nau zortheak,
Nork ditu arthatuko, ait’ama maiteak,
Zuen tonba gainean nik eman loreak?

IX
Nere gorphutz flakoa lurrerat orduko.
Nor othe da munduan nitaz orhoituko?
Nere ehortz lekhura nor da hurbilduko?
Lore berririk ez da neretzat sortuko!

X
Mendian ur xirripa, harrien artean,
Auhen eta nigarrez jausten da bidean,
Izan nahi bailuke zelhai ederrean...
Hala nere egunak badohaz lurrean.

- Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/