Bertsos - View details   To know more about this section

Hetika [Bertsoa] / Darricart

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa
Periodical Performance
Lore Jokoak (10. 1860. Urruña) Idatzizkoa
Bertsolaris / Authors
Darricart

Description

Title
Hetika
Dokumentuan jasotako izenburua
Hetika
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Oihanean xoriak gazterik kantatzen
Signature
Darricart "berakoitzekoa"
Date
1860-00-00
Melody (txt)
Bozaz kantatzen nauzu
Bertso kopurua
10
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]

Hetika [Bertsoa] / Darricart

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Oihanean xoriak
Gazterik kantatzen,
Hekien itzuliak
Hedoia haizatzen,
Heien pare jadanik
Nahi dut kantatu,
Bozkarioz emanik
Hartara ertxatu.

II
Nahi nuke debalde
Nik bozkariotu,
Bihotza bertze alde,
Hemen ere lotu.
Beltxargek hurrentzean
Kantatzen dutena
Joanen da hastean
Ene min azkena.

III
Arras lilitu gabe
Behar naiz ihartu
Ni aita amen habe
Lur barnean sartu.
Iguzki ikhustera
Joan nintzenean
Huntzarekin batzera
Nahiz ilhunean.

IV
Goizean dut hurrentzen
Eguneko usua,
Joan lekhutik urruntzen
Nola ur dohana.
Martutx xoria pare
Segada jotzean
Ezin aldara sare
Mina bihotzean.

V
Nahi nuke baratu
Haran ederrean
Herritarrez maitatu
Bizi en´etxean
Bainan xitoa nola
Miruak airatzen
Heriotzak nihola
Laster hobiratzen.

VI
Bildotx gazte bezala
Handitze menean
Otsoek hala hala
Aro lehenean
Herbal ezaguturik
Hemengo tartean
Hilen naute harturik
Goizian artean.

VII
Atzo sorthu naiz, sorthu,
Bai zorigaitzean,
Eguzki nahiz hartu,
Hotzez argitzean.
Nigarrak tut ixurtzen,
Hosto ikhustean
Zuhaitzetik erortzen
Hixtura hastean.

VIII
Guti dut irabazten
Nik auhendatzean
Alferki du erasten,
Maiteen artean,
Izanen naiz lurrean
Heldu den urthean
Ni hori beharrean
Muga agortean.

IX
Lo gabe iragaiten
Gauik luzeena
Alferrik dut emaiten
Hari gozoena.
Eztulak nau behartzen
Sabeleko mina
Bethi thuka lehertzen
Zorigaitz samina.

X
Ai, ai, ai, zer burua!
Hola daut gogortzen,
Zerk begi ingurua,
Bixtara uhertzen.
Ez dezaket nik hatsa
Har behar orduan
Gelditzen da khiratsa
Zintzur hormatuan.

- Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/