Bertsos - View details   To know more about this section

Euskadiko Kutxan lapurtzeko “beste modu bat dago” [Bertsoa] / Rikardo Gonzalez de Durana

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Authors
Gonzalez de Durana, Rikardo

Description

Title
Euskadiko Kutxan lapurtzeko “beste modu bat dago”
Dokumentuan jasotako izenburua
Euskadiko Kutxan lapurtzeko “beste modu bat dago”
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Txomin García, Javier Retegi Agustin Markaide eta
Melody
Gure aurreko guraso zaharrak
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volume / Year
76
Number
2362
Pages
21
Publication / printing date
2013-03-24

Euskadiko Kutxan lapurtzeko “beste modu bat dago” [Bertsoa] / Rikardo Gonzalez de Durana

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2013-03-24 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Txomin García, Javier Retegi
Agustin Markaide eta
MCCko buruzagiek
ipini zuten arreta
berrogei mila bezerori edo
egiteko lapurreta.
Zortziehun milioi euro ta piko
zer nolako diru meta!
Gu esku hutsik gelditu gara
haiek patrikak beteta .

Euskaldun hitza jan zutenean
babestu zuten gezurra
gero Fagor ta Eroski ekarpenez
egin zuten iruzurra.
Aitona-amona ta langileoi
hain nabarmen ta ziurra
Euskadiko Kutxak kendu digu
aurreztutako apurra.
Lapurrak sari ona jaso du
bezero onak egurra.

Kooperatibak sortzeko asmoz
on Jose Mari lanean
baina orduko izpiritua
urratu da azkenean
eta boikota piztu diegu
oso era zuzenean
baina hau ere amaituko da
noski egunen batean
kendu diguten diru guztia
itzultzen digutenean.