Bertsos - View details To know more about this section
Xahar-gazte baten bizitzako bertsoak [Bertsoa] / Bixente Larrañaga
Xahar-gazte baten bizitzako bertsoak [Bertsoa] / Bixente Larrañaga
Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Dokumentu-mota: Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak) Argitalpenaren izenburua: [Aldizkaria] Argitalpen data: 2013-03-08
Orion naiz jaioa
Dikeko auzoan
zortzi senide ginan
ta haien ondoan,
txikiena izanda
maitasun gozoan
gerra ondoko garaian
miseria osoan
bide bakarra gendun:
itsasora joan.
Kresaltsua zan oso
itsasoko ura
gazte hartu genuen
laneko ohitura
baina zahartu gera
aspaldi zan hura
orain nere poza da
KARKARA, kultura
ta bertso txiki batzuk
jartzeko ardura.
Baina ez nago lasai
gauza hau esan arte:
KARKARAn batzen gera
bai zahar eta gazte
lasai idatzi inori
egin gabe kalte
ta nere beharrean
inoiz bazerate
etorri lasai ni naiz
Xarpasko Bixente.