Bertsos - View details   To know more about this section

2012-01-15 Donostia Berezia [Bertsoa] / Jon Martin

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2012-01-15 Donostia Berezia
Gai-emailea
Casabal, Haritz
Bertsolaris / Authors
Martin, Jon
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Berrogei minutu izan dituzu zure maitalea ikusteko. Berrogei minutu pasa eta guardiak esan dizu “Lo siento. Se ha acabado el tiempo”.

Description

Melody
Baserrian jaio nintzan
Stanza name
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
2

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2012-01-15 Donostia Berezia [Bertsoa] / Jon Martin

Stanza name:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Martin

Gutunen bidez izan zen
lehen gutunarekin justu
sortu zen amodioa
ta gero ez zen kamustu
biok harremanan alde
egin genuen apustu
eta geroztikan ez zait
aukera hura damutu
horren pertsona goxorik
ez dut inoiz ezagutu
ohe batean ibili
gera biak juntu-juntu
kristalaren beste aldeko
azal bero hau ikutu
eta eternitate bat
dira berrogei minutu.

Berriro ere etorri
gera kartzela hontara
maitatzen dudan pertsona
ikusteko bisitara
vis a visak nahiz ta eman
lehen aldian ikara
denborarekin lortu det
extrañoa den patxada.
Azkenerako biluztu
ta musuka hasi gara
zure barruan sarturik
luzatu da besarkada
eta izerdiz bustita
begira begietara
momentu hontan berdin zait
mundua bukatzen bada.