Bertsos - View details   To know more about this section

2012-03-09 Mallabia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Iker Zubeldia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2012-03-09 Mallabia Lagun-artekoa
Gai-emailea
Ugartetxea, Beñat
Bertsolaris / Authors
Zubeldia, Iker
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Zure emaztearen kuadrillako bat ezkonduko dela eta, emazteak despedida eguna eduki du. Gaur utzi zaitu lehenengoz alabarekin etxean, bakarrik. Zelan joan da eguna?

Description

Melody
Lurraren pean sar nindaiteke
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2012-03-09 Mallabia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Iker Zubeldia

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Neskak esan dit " Agur! Banoa"
ta nik aurpegi goibela
musu txiki bat eman dit eta
"Tori zuretzat pastela".
Beatzi t'erditan ohian sartu det
hala're ez da ergela
pentsatzen nuen "Gaurko gaua're
ez dek joango motela!".
Hala ere garbi utzi nahi nuen
aitatxo ona naizela. (bis)

Hamarretako negarrez zegon
preokupatu naiz orduan
usai pixka bat aditzen nion
gerriaren inguruan
pentsatzen nuen "Garai batean
nik ere izango nuan".
Aldatzen hasi ta mugitzen zait
ia txerrien moduan
pañala ez dakit nun jarri dedan
ipurdian o buruan! (bis)

Azkenerako ipini diot
ta parre egin dit hara!
Pentsatzen nuen "Oraindik behintzat
ez daukan gaizki ganbara".
Sehaskan sartu bertso txiki bat
astebururo erara.
Honenbestean bukatu gendun
biok larunbata gaba.
Ai zeinen ondo konpontzen geran
aitatxo eta alaba! (bis)