Bertsos - View details   To know more about this section

2012-03-09 Mallabia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Beñat Ugartetxea, Iban Urdangarin, Iker Zubeldia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2012-03-09 Mallabia Lagun-artekoa
Gai-emailea
Ugartetxea, Beñat
Bertsolaris / Authors
Ugartetxea, Beñat
Urdangarin, Iban
Zubeldia, Iker
Exercise
Hirunaka gaia-emanda
Proposed topic
Gai librean
Gaiari oharrak
Amaiera aldera gai-emailea zikiratu eta bera ere kantuan jarri zuten. Hitzetik Hortzerako kamerak han ziren, eta haiek ere ez ziren libratu bertsolarien zirietatik.

Description

Melody
Bertsuak jarri dizkat
Stanza name
Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
14

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2012-03-09 Mallabia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Beñat Ugartetxea, Iban Urdangarin, Iker Zubeldia

Stanza name:  Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Urdangarin

Kamararen aurrean
kantatu degu fin
eta galderatxo bat
nahi dizuet egin:
doble kobratze al da
telebistarekin? (bis)

I. Zubeldia

Beraiei adarra joz
gaude gori-gori
lehenago izan dute
hainbeste histori
oain zeatik itzaldu da
argi gorri hori? (bis)

B. Ugartetxea

Beste fazetatxo bat
dugu deskubritu
zure bertso hau nahiz ta
ongi ez argitu
argi gorria itzali
ta eurak gorritu. (bis)

I. Urdangarin

Hitzetik Hortzerakin
nahi nuke nik sartu
gue amak disgustorik
ez dezan gaur hartu
zigarroakin nagon
bertsoak borratu. (bis)

I. Zubeldia

Ahal badin bada kaso
egin gaur Ikerri
zigarrodun bertsoak
borratuaz sarri
ta zerbeza hustuta
dagoena jarri. (bis)

B. Ugartetxea

Nola bertso kantua
ez zen nere lana
ta zain egongo danez
nere haurren ama
beratziko puntuan
bota agur bana. (bis)

I. Urdangarin

Beatzikoa entzuteko
nolako gogoa!
Zuek astin zazue
bittarten ahoa
bertsoa pentsatzera
kumunera noa. (bis)

I. Zubeldia

Iban komonen dago
nolako mutila!
Txixe egiteko’re
ez zegon trankila
bi minutu pasa’itu
txilibitun bila. (bis)

B. Ugartetxea

Bi minitu pasata
guztiok begiko
desastrea gendula
hain da ageriko
jasua ez zuen honek
kumuna utziko! (bis)

I. Urdangarin

Bi minutu pasatan
hamaika umeldu
zuen ondoan behar det
gaurkoan umildu:
bi minutuan dudan
ze eskukin heldu. (bis)

I. Zubeldia

Bi minutuan beida
zegon parez pare
hala pentsatzen zuen
“Ein ote dit alde?”
azkenen etorri da
txixik egin gabe. (bis)

B. Ugartetxea

Bere instrumentua
neskatxentzat ginda
sendoa dela dion arren
txikia ta fin da
bi minutu pasa’itu
bilatu ezinda. (bis)

I. Urdangarin

Zuen kontu hoiekin
ez goaz inora
nik behera beidatzen nun
eta berak gora
txixa ein diat baina
ez zekiat nora! (bis)

I. Zubeldia

Higienea behar da
horrelakoetan
tantonik * ez uzteko
komonaren bueltan
onena dek sartzea
puntea uretan. (bis)


* Tantarik.