Bertsos - View details   To know more about this section

2012-06-17 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Alaia Martin

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2012-06-17 Ereñotzu Jaialdia
Gai-emailea
Zerain, Aritz
Bertsolaris / Authors
Colina, Sustrai
Martin, Alaia
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Bikote hasiberria izango zarete. Sustrai, 30 urteko Urruñako mutila; Alaia, 25 urteko Oiartzungo neska. Adinez ez daukate hainbesteko alderik, eta Urruña eta Oiartzun ere ez daude hain urruti, baina elkarren ohituretan diferentzia handiak antzeman dituzte hasi orduko.

Description

Melody
Espainian behera
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2012-06-17 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Alaia Martin

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Martin

Maiteminduago nor
ote da bietan?
Ze distira daukagun
gaur aurpegietan!
Gure distantzia ta
puntu erdietan
nahiz ta zuk maiz afaldu
zazpi t'erdietan
nik beti afaltzen dut
zure begietan. (bis)

S. Colina

Ene ze poesia
bapo Alaia bapo!
Gure artean bada
diferentzi pranko
baina lehenbizikoa
azaldu beharko:
nik propio afaltzen dut
zazpiretarako
denbora eukitzeko
beste hortarako. (bis)

A. Martin

Maitemindu egin naiz
gainera zeharo
tximeletak biziraun
dezala luzaro!
Ez dagon muga hor ta
bagoaz harago
maitasuna egitea
hain zaila da klaro
maitasuna lehenago
eginda badago. (bis)

S. Colina

Nahiz batera goazen
pozaren trenean
tximeletak bueltaka
barren-barrenean.
Ni oso ekintzailea
izan naiz denean
eta sentitu ohi naiz
txarren-txarrenean
bizitza esplikatzen
hasten zarenean. (bis)

A. Martin

Bizitza hontan badut
nik eskarmentua
ta elkarri eskaintzeko
hau da momentua
zu zara segundua
zu zara lekua
baina beste zerbait da
zure sekretua
jo ze exotikoa
zure azentua! (bis)

S. Colina

Gure bikotea da
bete-betekoa
hain zoriontsua ta
hain apartekoa
jarrera dugulako
borondatekoa
zuk apreziatu duzu
nere azentoa
eta nik ikasi dut
atez atekoa. (bis)

A. Martin

Dena sailkatzen duzu
horren ongi gaiz gai
ikusi hutsarekin
ipintzen naiz alai.
Ez dela bukatuko
esaidazu Sustrai!
Distantzia latza da
zu ez bazaude ai!
Urruñara ez noa
baina urruna bai. (bis)

S. Colina

Azkeneko puntua
puntu morbosoa
ezautzen ez dunantzat
ze kuriosoa!
Biok egiten dugu
bikote goxoa
igual pasako dugu
bizitza osoa
baina ez izan horren
enpalagosoa! (bis)