Bertsos - View details   To know more about this section

2012-07-27 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2012-07-27 Aia Jaialdia
Gai-emailea
Manterola, Unai
Bertsolaris / Authors
Colina, Sustrai
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Krisiarekin asko gabiltza bueltaka. Jendea kezkatuta dago, lehengora bueltatuko ote garen, ez garen. Zu zenbateraino kezkatzen zaitu krisiak?

Description

Melody
Hil da Canovas fuera Canovas I
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2012-07-27 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nunbait Moncloa bilakatu da
errekorteen arrago
ezin liteke ostirale bat
neurririk gabe igaro.
Dagoeneko hainbat enpresa
erori dira zerraldo
baina ni lehen lasai nengon ta
orain ere lasai nago
sekula santan ez dut gastatu
neukana baino gehiago.

Nahiz Gobernutik gogor dabiltzan
honi hartu hari kendu
garai bateko bizimodurik
ja ez dezagun mantendu
baina bakoitzak bere zentzuna
izan behar du zimendu
gure amona dut eredutzat
ta gaur nahi nuke omendu:
pentsioa beti jeisten diote
baina beti aurrezten du.

Behingoagatik jarri gaitezen
geure zilborrei begira
dena ez baita interes tipo
arrisku prima ta IVA
goizean goizik esnatu eta
joan gintezke mendira
iluntzeetan berbena baten
fandango zein kalejira
norbera ase dezaketenak
oso plan merkeak dira.