Bertsos - View details To know more about this section
Don Joseri [Bertsoa] / Joxepa Antoni Aranberri "Xenpelar"
Don Joseri [Bertsoa] / Joxepa Antoni Aranberri "Xenpelar"
Dokumentu-mota:
Liburua
Argitalpenaren izenburua:
Xenpelar eta bere ingurua [Liburua]
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1
Pena aundi bat ezin kendu det
gau eta egun burutik,
badaki nola faltatu zaigun
sazerdote bat mundutik;
negar gogotik egiñak gera
difuntuaren atzetik,
obretan ala ekusi degu,
pena degu biotzetik.
2
Bere lagunak pena aundi ori
eman dute aditzera,
ez dakit nola joan ziraden
difuntuaren etxera;
nik pentsatzen det naigo zutela
aurrera baño atzera,
bañan preziso eraman bear
gorputza enterratzera.
3
Dudarik gabe berak zerutik
eman ziyen baloria,
negarrikanen etzuten egin
bañan aien doloria!
Kuadro triste au ekusi eta
negarrez zeguen jendia,
esaten zuten: "Ai, gure apaiz
puntual a ta noblia!"
4
Persona ona eta justua
onek bear zuan izan,
alaxe ziran bere etxeko
serbitzari batek esan;
umildadea erakutsiyaz
puntuala txit elizan,
penitentiak ortxen dabiltza
ardi galduaren gisan.
5
Akordatzen naz Etxeberriak
nola esan zuan egiya:
"Nere kristabak, galtzera dijua
Errenteriko erriya;
gizon on denak iltzen ari dira,
indar artzen pikardiya,
santa berriyak izan dezala
gutaz miserikordiya. (1)
6
Zeñaren penaz gure biotzak
negarrez ezin dira ase,
penak sufritzen baldin badago
atera ezazu San Jose;
danen partetik eskatzen dizut,
orrentxen gerade gose:
gauza gutxien faltan badago
requiescat in pace.
[Bertso abek bialiyaz difuntuaren arreba monjari jarriyak ona emen:]
Ez nuke naiko bertso abekin
penatutzia geiegi,
Errenteriyan denak dakigu
zeruban degula ... (2)
nere partetik letu bezaizka
komunidade danari,
ezagutzia deseatzen det,
eskumuñak guztiari.
Ez nau arritu eskatutzia
Madriari lizentziya,
pensatu beza zeiñ illuna dan
nere intelijentziya;
ez nago birtutiakin
bera bezela jantziya,
esan bezaio barkatutzeko
nere atrebientziya.
Zavalaren oharrak:
(1) Sta. Ritaren kanonaziyoko egunak ziran. (Esku-idatziaren oarra)
(2) Lerro au ezin izan degu osorik irakurri.
Iturria: Zavala, Antonio. Xenpelar eta bere ingurua. Oiartzun: Sendoa, 1993. http://ttiki.com/52324