Bertsos - View details To know more about this section
Eugenia [Bertsoa] / Jean Martin Hiribarren
Eugenia [Bertsoa] / Jean Martin Hiribarren
		
				
		
				Dokumentu-mota: 
		Liburua 
		
		
		
		Argitalpenaren izenburua: 
		 [Liburua]								
		Localization: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
Agur, agur, andre Eugenia,
Inperatriz guzien lilia (refrain).
I
Handia zen, guziz handiena,
Eugeniaz erdi zen eguna.
Zeruetan bazen irrintzina,
Gizonetan hirri arraiena.
II
Harri-bizi hautuak badire
Asko buru hetaz argi dire:
Eugeniak ez behar batere,
Bethi izar nahi bada ere.
III
Lore onek sasitik argitzen,
Kolorea laharrek ez khentzen,
Eugenia bethi dirdiratzen,
Tronotik urrun bazen ere jartzen.
IV
Izarretan badire izarrak,
Handiago handitan bakharrak,
Ederretan berezten ederrak.
Eugenia ezin izar lurrak.
V
Itxuran du gaindiz arraizia,
Ezpainetan hirri berezia,
Aingerutzat harkidin guzia,
Aphainkidin zeruko bizia.
VI
Begiez du biamanta histen,
Perla hortzez ixiturik uzten,
Harmin eztiz arrosa bekhaizten,
Liztafina gerriaz ahanzten.
VII
Ez du xoilki lehia handitan
Badabila bide guzietan,
Hurbilkidin nor nahi goritan
Hala nola haran beheretan.
VIII
Bere ona da nigar xukatzen,
Galdek nihoiz ez dute unhatzen,
Ez da beldur athe idekitzen,
Karitatez tronua agertzen.
IX
Bihotz urre, zeruan piztua,
Ungiari bethi zabaldua,
Galdekidin den arkanjelua,
Elizetan denean khurtua.
X
Zenbat zauri ez du arthaturik,
Zenbat behar berak ikusirik,
Zenbat xurxa haurtzat berezirik,
Zenbat etxe atherbe utzirik!
XI
Hobe guti lurrak ekharririk,
Ez ahal du gaitzik ikusiren,
Agian da mendea biziren,
Azkenean zeruan sarthuren.
- Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/
