Bertsos - View details To know more about this section
2013-10-05 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas", Beñat Ugartetxea
Bertsoa entzun |
2013-10-05 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas", Beñat Ugartetxea
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Argitalpenaren izenburua:
[Liburua]
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
B. Ugartetxea:
Jaietan ari gara
jira eta bira
tiropitxoia ere
hau da hau mobida!
Berrogei zotz aurrean
tarte hontan dira
ta azken baten ez dakit
ze zotzeri tira. (bis)
E. Abasolo:
Zotz bateri jotzea
ez da izaten errez
nahiz eta nola egin
adierazi aurrez.
Hurrengoan joko duzu
kasu egin mesedez
ondo daukazun hankan
apoiatu zaitez. (bis)
B. Ugartetxea:
Horretan saiatzen naiz
ezin dizut uka
baina zotzekin daukat
kristoren burruka
gainera kanoia ere
ezin dut izkuta
nere hanka bezala
dago okertuta. (bis)
E. Abasolo:
Alkoholak okertzen du
nahi gabe zuzena
eta zotzez aurrean
bete zaigu dena.
Pixka bat arintzeko
zuk daukazun pena
zuretzat izango da
nire laugarrena. (bis)
B. Ugartetxea:
Baina ez zait gustatzen
orain zure plana
merituz lortu nahi dut
nik herrian fama
jakizu balintxo hau
azkenengoa dana
ea behintzat jotzen dudan
aurreko jitana. (bis)
E. Abasolo:
Zure pentsamentua
ez dugu normala
jakin ondoko hori
gizontzat daukala
ta jitanari sartzen
badiozu bala
harek jarriko zaitu
pelutxe bezala. (bis)