Bertsos - View details To know more about this section
2013-10-05 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu
Bertsoa entzun |
2013-10-05 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Argitalpenaren izenburua:
[Liburua]
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I.Beitia:
Ezagutzen al duzu
San Mames barria?
A.Laburu:
Bilbotarrentzat degu
ikaragarria
dirua Gobernuak
propio jarria
ez dakit nun daukagun
batzutan neurria.
I.Beitia:
Polita bada baina
garesti xamarra.
A.Laburu:
Horregatik zegoen
lagundu beharra
nunbait mugitzen baita
Bizkaian zakarra
baina eskertzen dute
denek barra-barra.
I.Beitia:
Bertso finala bertan
ospatu ezkero?
A.Laburu:
Ni juango naizenik
ez zazu espero
Estiballesek gaur hau1
egin eta gero
gauza normaltzat joko
degu honezkero.