Bertsos - View details To know more about this section
2013-10-05 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri
Bertsoa entzun |
2013-10-05 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I. Beitia:
Langabezia berriz
gora eta gora.
J. Uria:
Eta ez da iristen
gugana mejora
nahiz ta aurrera doan
poliki denbora
martxa hontan ez gara
helduko inora.
I. Beitia:
Bertsolaririk bada
gaur egun lan barik.
J. Uria:
Enekok aitortu du
lehenago hemendik
ta nik ere ez daukat
jakin zazu lanik
ikasleen bizitza
bizi dut oraindik.
I. Beitia:
Lanik egin ezean
ezin jubilatu.
J. Uria:
Adina jarri dute
orain nahiko altu
nik data hoietara
nola begiratu?
Etorkizun horretan
hobe ez pentsatu.