Bertsos - View details   To know more about this section

2013-11-09 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Jokin Uranga, Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Performance
2013-11-09 Gernika-Lumo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Uranga, Jokin
Uria Albizuri, Jone
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Duela hiru urte banandu zineten. Azkenaldian asko egoten zarete elkarrekin. Jone, Jokinek proposatu dizu berriz elkarrekin bizitzeko saiakera egitea.

Description

Melody
Aresoarren bandera
Stanza name
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]

2013-11-09 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Jokin Uranga, Jone Uria Albizuri

Stanza name:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Uria:
Diozu erdi sekretuan
ez oso tonu altuan
lehendik biok sobrante gabiltz
gure eskarmentuan.
Esan duzun momentuan
aitortuko dut tentuan:
ez dut sinistu inoiz bigarren
aukeren kontuan. (bis)

J. Uranga:
Kendu mamuen itzala
sinistu posible dala
hiru urtean ligoteoan
hain izan naiz bala!
Muxukatzen hasi ahala
eta laztantzen azala
beste inorekin ez naiz sentitu
zurekin bezala. (bis)

J. Uria:
Lehen batera hiru urte
genuen nahiko bertute
ez zara inoiz hala sentitu
zure hitzen truke.
Tori pare bat apunte
nahiz ta ez den geratu kutre
diozun lehen aldia balitz
sinistuko nuke. (bis)

J. Uranga:
Zure kopeta iluna
ta nere bihotz biguna
hemen bakoitzak daukagu gure
erantzunkizuna.
Utzi libre maitasuna
alde daukagu kuttuna
egin genitun akatsetatik
ikasi duguna. (bis)

J. Uria:
Sarri geunden ika-mikan
antzeko erretolikan
eta zergatik pasa berdina
ai Jokin birritan?
Egina mila alditan
lehenago egona kinkan
ikasi eta beste batzukin
jar zazu praktikan. (bis)

J. Uranga:
Besteentzako atea
ixtea ez da kaltea
zure uretik bakar-bakarrik
nahi dut edatea
maite zaitut esatea
eta muxu ematea
onartu ez arren zuk ere horixe
nahi duzu maitea. (bis)