Bertsos - View details To know more about this section
2013-11-16 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin
Bertsoa entzun |
2013-11-16 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin
Stanza name:
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Eskerrikasko Oiartzun
ze arratsalde polita
kuadrila bertso eskola
nere kontu gin tonic-a
ta begirada herrian
geure herrian jarrita:
Gora Girizia libre!
kate guztiak hautsita
nahiz ta herri hau dagoen
hodeietan eraikita
nik beste Euskal Herri bat
nahiko nuke irudika
kartzela ta erbesteko
ate denak irekita. (bis)