Bertsos - View details   To know more about this section

2013-11-30 Maule-Lextarre Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Jexux Mari Irazu Muñoa

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Performance
2013-11-30 Maule-Lextarre Txapelketa
Gai-emailea
Itzaina, Joana
Bertsolaris / Authors
Agirre Goia, Unai
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Artzaina zara, Unai. Eri zarela eta, Jesus Mari koinatuari galdegin zenion merkatura zure gasnen saltzera joateko. Joan da, eta hor itzuli da erranez jastatzeko bost gasna banatu dituela, baina saldu bat ere ez.

Description

Melody
Orioko balearena
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]

2013-11-30 Maule-Lextarre Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Jexux Mari Irazu Muñoa

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Agirre:
Atzo ta gaur nengoen
modu berdintsuan
koinatuari deitu
nik itsu-itsuan
baina ez da portatu
postura txintxuan.
Gazta erdia ematen
al zendun pintxuan? (bis)

J. M. Irazu:
Pintxua eman eta
a ze betekada!
Jendeak “Mila esker”
eta besarkada.
Nahi nuen helburua
lortua dut hara:
lehenago eri zinen
oain sendatu zara. (bis)

U. Agirre:
Koinatu hau nik ezin
ez opa inori
langabezian zegon
eta lana tori
gezurretan ari zait
orain naiz erori
nundik erosi dezu
jertse berri hori? (bis)

J. M. Irazu:
Tankera eman didala
naiz pentsatzen hasi
artzain bizkorra inoiz
ezin baita nahasi.
Hara jertse berria
gasnak irabazi
eta gantzontziloak
ez dituzu ikusi. (bis)

U. Agirre:
Berari tokatua
ferira joatea
itxura txarra dauka
neretzat kaltea.
Bat ere ez dezu saldu
Irazu maitea
askoz hobe zenduen
zerorrek jatea. (bis)

J. M. Irazu:
Horretan ere badut
nahiko ausardia
ez dut atera uste
zenuen erdia.
Nik maite dut natura
maite dut ardia
sakela dut ttipia
bihotza handia. (bis)