Bertsos - View details To know more about this section
2013-11-30 Maule-Lextarre Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Jone Uria Albizuri
Bertsoa entzun |
2013-11-30 Maule-Lextarre Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Jone Uria Albizuri
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Argitalpenaren izenburua:
[Liburua]
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J. Uria:
Biok tripa beteta
biok pozez lodi
emozioz goraino
buru bete txori.
Nik etxean nahi nuke
hala diot tori
umeak konta dezan
haunditzean ongi
nik inoiz esan ezin
izan dudan hori. (bis)
U. Agirre:
Jone zure joera
ez da hain normala
haurdun ikusten zaitut
neroni bezala
haurrak kontatu dezan
goxo jaio zala
ikastolara joanda
esango duala...
Igual usteko dezu
oroituko dala. (bis)
J. Uria:
Berak ez du oroituko
ez behin ez birritan
baina bere ama dago
hortako irrikan.
Zertan gabiltza hemen
baina ika-mikan?
Gero ikusiko du
bideo ta argazkitan
nik kontatuko diot
eta ez gutxitan. (bis)
U. Agirre:
Bideoan ikusiz
gozatuko zara
baina nik ikusten det
majina bat traba:
bakardadea eta
besteko ikara
etxean izatea
polita da hara!
Zer egingo dezute
gauza zailtzen bada? (bis)
J. Uria:
Zuk nahiago ospitala
ta epidurala
ta orain ezkor jarri
al zara aibala!
Lasai dena joango da
behar den bezala
ez da arriskutsua
baita naturala
lehenago ere beti
izan dute hala. (bis)
U. Agirre:
Hippy xamarra zera
seinale du setan
hala antzematen det
nik zure hitzetan.
Nahi dezuna egin zazu
ez egon penetan
ni ospitalera noa
diotsut benetan
etxean egongo naiz
hiru egunetan. (bis)