Bertsos - View details To know more about this section
Adiskide bat daukat [Bertsoa] / Maria Antonia Soloaga
Adiskide bat daukat [Bertsoa] / Maria Antonia Soloaga
Dokumentu-mota:
Liburua
Argitalpenaren izenburua:
[Liburua]
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1
Adiskide bat daukat
guztiz amantia
da neure bihotzian
guztiz noblia.
Hemen nago bakarrik
asko penadurik
orain ausentadu naz
amantiaganik.
2
Kontu ataraten dot
kasu honetarik
neure heriotzia
konsideraturik
arimia ta gorputza
hain maitiak izanik
zelan apartauko dira
bada alkarrenganik.
3
Heriotziak hartu nau
ai orain dakit nik
neure sentidu guztiak
ia dagoz hilik.
Oh ze larritasuna
konsideradurik
bua neure arimia
gorputz honetarik.
4
Guztiz ikara dago
neure arimia
orain konsideraturik
eternidadia.
Ai nik hau pentsau baneu
sarritan lehenago
honenbeste tristezia
ez neban eukiko.
5
Neure bizitziaren
kontu emotera
orain juan bihar dot
Juezaren aurrera.
Oh ze tribunalian
sartu bihar dodan
ai ze kontu estua
emon bihar dodan.
6
Juez magestoso bat
tronu handi baten
orain ikusten dot
kontua hartuten.
Ikaraturik nago
lehen baino gehiago
ze sentetzia hemen
ezedot hartuko.
7
Hainbeste demoninok
inguratu nabe
neure pekatu guztiak
agertu ditube.
Juezaren aurrian
berba egiten dabe:
geuria izan da hau
oraingino bere.
8
Justizia zuzenak
kastigauta dauko
pekatu bat gaiti
infernuan asko.
Han merezidu dot nik
eternidadia
pekatu guztiena
nahi sepulturia.
9
Neure aingeru guardia
anparau nagizu
nezesidade honetan
lagun egidazu.
Miserikordiazko
aita maitiari
arren sententzia on bat
emoteko niri.
10
Sarri abisatu zaitut
zeure bihotzian
lantze triste honegaz
akordau zatian.
Gaztia izan arren
ez zagoz seguru
oraintxe bihar dozu
sarritan pentsadu.
11
Adiskide euki banitu
santu-santa asko
orain egongo nitzan
ni alegriago.
Ez dot bada inor euki
dabozinoerik
hagaiti nago orain
desanparadurik.
12
Jaungoikuaren ama
Birjina Maria
ama guztiz ona
da txito handia.
Lekua emongo bazeust
zerbait esateko
zeuri berba egitia
desiauta nago.
13
Zeure semia zein dan
Juez zuzen hori
haserraturik daukat
pekatuak gaiti.
Ama pekatarien
esaten deutzue
bada neuria bere
arren izan zaite.
14
Jaungoikuaren ama
zeu zara bakarrik
arren librau naizu
betiko penarik.
Ostera eskatuteko
ez daukat lekurik
beluengo arnasia
ia emon dot nik.
Iturria: AMURIZA, Xabier. Bizkaiko Bertsogintza II. 1998.