Bertsos - View details   To know more about this section

Prestatzen [Bertsoa] / Aitor Servier

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa
Periodical Performance
Balendin Enbeita Bertso-Paper Lehiaketa (11. 2013. Getxo)
Bertsolaris / Authors
Servier, Aitor

Description

Title
Prestatzen
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Bertsokideak izan girenez askotan
Signature
Sparring
Melody (txt)
Igual irabazi nei
Bertso kopurua
6
Bertso dokumentu mota
Ordenadore dokumentua

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Prestatzen [Bertsoa] / Aitor Servier

Dokumentu-mota:  Ordenadore dokumentua 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


1.
Bertsokideak izan
girenez askotan
lagunminak ere bai,
azken urteotan
erran zidan: burua
jar zezala hortan
lagundu niezaion,
aurtengo erronkan
astean guttienez
behin elkartzekotan.
Joan nintzen egitera
berekin bertsotan
lagundu bezainbeste
ikasi asmotan.

2.
Nahiz-eta sentitzen zen
ttiki edo ziztrin
nik animatzen nuen
gogo onarekin
aholku on usteko,
iritzi, iruzkin
prestakuntzari_ateraz
nahikoa etekin
zer etor litekeen
gero ezin jakin
ia zoratu egin
bainitzen berekin
aurtengo txapelketa
nagusiarekin.

3.
Elkartzen hasi ginen
udaran tarteka
agurtuz, jartzen nion
txeratsu arreta
orduan hartzen nuen
galdetzeko beta:
«bertsotan egin aintzin
zenbait ariketa
zuk hitz lauz egin nahi al
duzu_elkarrizketa ?»
Berak gaia jartzeko !
Zuzen errieta
biok galtzak bete lan
genituen-eta.

4.
Gaiz beteta nekarren
etxetik papela
ofiziotan kantuz
hasi ohi ginela
ez zen asebetzen
nahiz bota itzela
holakotan zalantza
da lagun krudela
bertsoalditik landa
usu dena dela
erraten nion zinez
untsa zenbilela.
hain zuzen ere, entzun
nahi zuen bezela.

5.
Puntua jarri eta
ze errebotea !
baina, sumatzen zuen
arrisku-txokea:
berehala jotzea
bertsoak topea,
eta gero zererran
gabe egotea
hobe azken puntura
arte_itxarotea ?
nik erantzun nahi nion,
hain naiz arlotea
ahal bada emateko
hirutan kolpea.

6.
Gaiari hiru bertso,
estua ataka,
zenbaiteraino jardun
haritik tiraka ?
Doinua eta neurriak
probatzen banaka
behin, ideiak gehiegi,
hurrengoan falta
ni, herrialdekoaz
oroit nintzen alta,
azken txanpan bertzeak
atzean lagata
Saio onena egin
zuela bakarka.