Bertsos - View details   To know more about this section

2011-12-18 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Agin Laburu

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (9. 2011)
Performance
2011-12-18 Donostia Txapelketa
Bertsolaris / Authors
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Laburu, Agin
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Oraintxe sartu zarete aurrerantzean biziko zareten etxera. Zuk, Jexux Mari, poltsatxo batean ekarri dituzu zure gauza guztiak. Aginek furgoneta trastez beteta ekarri du.

Description

Melody
Praixku Galtzazarreta A
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2011-12-18 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Agin Laburu

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.M. Irazu

Dozena erdi bat niki
kantzontzilo beltzak
beste hiru gauzekin
nerea baletzat.
Pisua erosia
degu elkarrentzat
gelarikan ez dago
furgonetarentzat.

A. Rezola

"Ez dituk hiretzako
kanbiatu nayak
erne ibil hai!" esan
zidan bai anayak.
Etxian hire arropa
zikinen usayak
Irazu juan hitun
okupa garayak,

J.M. Irazu

Baskula eta guzi
heldu zara aizu!
Makillaje ta dena
disfrazatzen maisu
furgoneta kargatzen
izan zera gai zu
attona ta amona
ahaztu zaizkizu!

A. Rezola

Pixu bakarrian gaur
bi kalamidade
nahiz ta sarreran jarri
geran parez pare
ez nekin entzun bihar
nuenikan hau re!
Hi lasai egon hadi
sukaldian daude.

J.M. Irazu

Sukaldian daudela
Agin hago hago!
Etxe honetan ez dek
kabitzen gehiago.
Ni egarri natxiok
egin nahi dit trago
ez huan ba ahaztuko
kaja bat sagardo?

A. Rezola

Iya bizi osuan
elkarrekin jardun
argiya pagatzeko
ere iya ez gendun
ta orain furgonetan
nator txukun-txukun
furgoneta zerekin
bete zala uste hun?