Bertsos - View details   To know more about this section

2011-12-18 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (9. 2011)
Performance
2011-12-18 Donostia Txapelketa
Bertsolaris / Authors
Gaztelumendi, Beñat
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Gaixotasun batetik osatzeko, baja eman zizun sendagileak. Hala ere, haurrak zaindu eta etxeko lanak egin behar izan dituzu. Leher eginda eta minez zoaz ohera.

Description

Melody
Baserrian jaio nintzan
Stanza name
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2011-12-18 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Stanza name:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Atzo goizez jeiki nintzen
ni sabeleko min haundiz.
Lanera joan edo ez
pentsatu det mila aldiz.
Baja eman didate ta
orain ere hemen gabiltz
barruko minetan baina
seme-alabekin irriz.
Bazkaria jarri diet
berriz goxo eta neurriz.
Barrenetik egon arren
atsedenaren inbiriz
orain zera pentsatzen det
izarak gainean jarriz
desberdina litzakeela
gizon jaio izan banintz.

Gizarteak eta biok
dauzkagu gaixotasunak.
Gaur ere lan asko zeukan
ta nere mutil lagunak
zaindu ditut umeak ta
garbitu ditut komunak
hogeita lau ordu ez ditu
guztiontzako egunak.
Pentsamenduak argitzen
dizkit gelako ilunak
nola guztia ez duen
sendatuko maitasunak
bajak kendu dizkit nere
lantoki aldeko jardunak
baina lan gehiegi daude
ikusten ez ditugunak.

Emakume bakarra naiz
gure bulego partean
gehiegi gelditu ziren
igoeraren atean.
Behintzat badaukat lan bat ta
hori ez da nere kaltean.
Nahiz beste hiru haur ere
izan nere gonapean
azken finean genbiltzan
gu honen borondatean.
Diote aurrera omen
goazela gizartean
eta hala segiko det
ahal dedan bitartean
bi bizitza bizituaz
bizitza bakar batean.