Bertsos - View details To know more about this section
2011-12-18 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu
Bertsoa entzun |
2011-12-18 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu
Stanza name:
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Gogorrenetan gogorrena zan
gaztetan gure auzua.
Ondoren Segin igaro nuen
zazpi urteko plazua.
Erakundera igo ninduten
ta han ere jo ta sua
baino estutzian lazua
nola irten da arazua.
Armaz babesten pasia daukat
nere bizitza osua
eta ez dakit ze norantzatan
eman hurrengo pausua. (bis)
Noraezian firmai lotuta
ez det ez hego ez ipar
ta poliziyak komisarian
sarritan egiten dit par
baino oraindik ze uste dute?
Badaukat nahikua indar!
Mila kajero ta liskar
omen daude nere bizkar
baino ni gisan dauden guztiyei
egin nahi nieke diar
gerra ez zala atzo hasi ta
ez dala bukatzen bihar. (bis)
Komisarian pasatzen ditut
iluntze edo eguardik
bide beretsu batian segi
dute antzeko mila ardik
baino guk nahi deun bidia hartzeko
denbora degu oraindik.
Nere etxian zin dagit
ez det pasa lasai gabik.
Bide honetan nahiz ta eltzetik
ez deten atera babik
dezaketenei gutxienian
ez diyet egin nahi trabik. (bis)