Bertsos - View details   To know more about this section

2011-12-18 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Martin

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (9. 2011)
Performance
2011-12-18 Donostia Txapelketa
Bertsolaris / Authors
Martin, Jon
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Zure bikotekidea kamioi-gidaria zen, eta errepidean hil zen, duela bi aste. Orain, zuen hiru urteko umeari begira zaude. Alfonbra gainean jolasean dabil, bere jostailuzko kamioiarekin.

Description

Melody
Itsaso hori dago zatarra
Stanza name
Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2011-12-18 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Martin

Stanza name:  Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nere senarrak goizetik gauta
bolante bati helduta zaunka
beste kamioi bat heldu arte
bere kamioian aurka. (bis)
Lanbide horixe hauta
neretzako ez zen mauka
ez zen hain errexa hau ta.
Mikeltxo berriz kamioiakin
dago “Pupu” eta “Aupa”.
Nahiago nuke nik ere bere
inuzentzia baneuka! (bis)

Kamioi hortan hona ta hara
orain axkar ta gero ilara
presaz bizitzen denak presa du
guztirako abiada
ta bapatean danbada
dator heriotz ikara
bizitzaren legea da.
Jostailu hori begiratuta
hauxe etortzen zait hara:
azkenerako denak herion
jostailu bihurtzen gara. (bis)

Ibiltzen gera errepidean
maiz hilezkorrak garen idean
eta ez dugu erreparatzen
heriotza posiblean.
Gaur bizimodu grabean
zurean eta nerean
bizitzen bakardadean
ene Mikeltxo ikusten zaitut
horren zoriontsu behean
zuk jartzen duzu argi izpi bat
tunelaren bestaldean. (bis)