Bertsos - View details   To know more about this section

2010-12-18 Barakaldo Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Ugartetxea, Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (13. 2010)
Performance
2010-12-18 Barakaldo Txapelketa
Bertsolaris / Authors
Ugartetxea, Beñat
Uria Albizuri, Jone
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zahar-etxe bateko behargin bi zarie. Beñat, Jonek astebete daroa beharrean. Egunaren amaieran gehiago ezin dauela esan deutsu.

Description

Melody
Balentin Berriotxoarena I
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2010-12-18 Barakaldo Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Ugartetxea, Jone Uria Albizuri

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Ugartetxea
Zure egoera ikusi eta
iruditzen zait normala
hasieretan denok ibili
izan ginelako hala
alzeheimerdunek ere jakizu
daukate bihotz zabala
geroago ta errezagoa da
maitasuna egin ahala. (bis)

J. Uria
Nik maite ditut zahar guztiak
ezin zitekeen bestela
ez zait inporta alzeheimerra edo
beste edozein gaitz dela
baina zuk eurek hartzen dituzu
zabor poltsa bat bezela
nork esan dizu jasan ezina
zaharrek sortu didatela?

B. Ugartetxea
Astebete bat daroazu ta
adarra jotzen jo ta su
lagundu nahian on egin nahian
zuri egin dizut kasu
baina itxuraz nere presentziak
eiten dizu enbarazu
hori horrela bada txikita
bi arazotxo dauzkazu. (bis)

J. Uria
Eurei oihuka ibiltzen zara
galduz mila errespeto
nirekin ere beti harroputz
ni iraintzen eta terko
beti jatorra baldin bazina
litzake askoz hobeto
zaharrak soilik gura dituzu
pokerrean jokatzeko. (bis)

B. Ugartetxea
Zeozer egin behar izaten da
orduak luze direnez
eta luzenak neska zurekin
joaten zaizkit aldrebes
astebete bat ta hasi baitzara
kristoren harrotasunez
pokerrerako agureak ta
zu hortarako ere ez. (bis)

J. Uria
Ba pokerrean oso ona naiz
nahiz ta ez duzun sinetsiko
konprobatzeko aukera hala ere
gaur galdu duzu betiko
banoa hemendik umore txarrez
sutan kolore gorriko
badakit nora ez diren nire
gurasoak etorriko. (bis)