Bertsos - View details To know more about this section
2010-12-18 Barakaldo Txapelketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Jone Uria Albizuri
Bertsoa entzun |
2010-12-18 Barakaldo Txapelketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Jone Uria Albizuri
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J. Uria
Hamar urte luzetan
jira eta bira
ta azkenerako ezin
horri eman segida
orain hemen elkartu
gara eta tira
egingo ote dugu
azken despedida? (bis)
E. Lekue
Uste neban eginda
geunkala jadanik
gure artean ez egoala
Jone zer esanik
despedidan streapse
bat gura neban nik
ez nekiana zan zu
izango zinanik. (bis)
J. Uria
Gustatzen zaizu eta
ez egin protesta
faltan botatzen nuen
ligoteo festa
garai zaharretan legez
banator galdezka
aupa soltera nago
zu ere bai, ezta? (bis)
E. Lekue
Nahiz eta ez dekozun
lehenauko itzala
nahiz ta apur laztu
ein jatzun azala
badakit zenbait dohai
eder dozuzala
neuk be gurago zaitut
maitale bezala. (bis)
J. Uria
Beraz maitale legez
jartzen nauzu bero
ni ere hemen nago
Etxahun erdi ero
bigarren parte on bat
nola ez espero
lehenengoa hain txarra
irten eta gero. (bis)
E. Lekue
Horrelakorik baina
ez egizu esan
pasatu genduana
hain txarra ete zan
lehen zita hartan lez
ibili gaitezan
hondartzan busti ginen
ta ez zan txarra izan. (bis)