Bertsos - View details   To know more about this section

2010-12-18 Barakaldo Txapelketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Beñat Ugartetxea

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (13. 2010)
Performance
2010-12-18 Barakaldo Txapelketa
Bertsolaris / Authors
Lekue, Etxahun
Ugartetxea, Beñat
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Medikuak zarie. Gabon gaua da eta gaur larrialdietako txandan lan egitea suertatu jatzue.

Description

Melody
Hamalau heriotzena I
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2010-12-18 Barakaldo Txapelketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Beñat Ugartetxea

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Lekue
Karrera egin gendun
zazpi urtean erraz
ta behar leku hauxe
hartu gendun beraz
bagara gu honeri
ondo eusteko kapaz
nahiz ta etxean egon
gura gabon gabaz
konrpromiso hau dogu
guk gizarteagaz.


B. Ugartetxea
Oraintxe esan dozu
egi nabarmena
gabon gaba galtzeak
ematen du pena
tristura apur batekin
nahiz ta izan barrena
ondo pentsatu ezkero
adiskide dena
zorte txarragokoa da
hona datorrena.

E. Lekue
Zer esan dozu Beñat
itxaron, itxaron
jenteak gaur gabean
hainbeste zorion
eta neurririk barik
txanpanari emon
hara zer eingo dogun
gabon zahar zein gabon
gu mozkortu ez eta
mozkortiak jagon.

B. Ugartetxea
Lanera egin behar
izan dugu txango
eta daukagun dena
guk dugu emango
lana da eta egin
behar dugu ondo
baina beste egin bat
nik dizut esango
bihar ajerik behintzat
ez dugu izango.

E. Lekue
Baina gaur gaurkoak ta
bihar biharkoak
ospakizun ederrak
gabon gabekoak
ez gara ba izango
azken gixajoak
hona ekarri dodaz
zerbeza freskoak
ah hori bai jakina
alkoholik bakoak.

B. Ugartetxea
Formal samarra zara
zu nere antzera
baina orain sekretu bat
noa kontatzera
beatzi hile dala
aurre ta atzera
ibili nintzen eta
pasa leike zera
emaztea etorri
leike erditzera.