Bertsos - View details   To know more about this section

2010-12-18 Barakaldo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Peio Ormazabal

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (13. 2010)
Performance
2010-12-18 Barakaldo Txapelketa
Bertsolaris / Authors
Enbeita, Onintza
Ormazabal, Peio
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Aita-alabak zarie. Peio alabea eta Onintza aita. Peio, gurasoak banandu egin jatzuz egun hauekaz. Onintza, aita, etxera etorri jatzu bisitan.

Description

Melody
Antton eta Maria I
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2010-12-18 Barakaldo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Peio Ormazabal

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


P. Ormazabal
Nahi zenuen beraz
bazatoz nigana
ta ez zaizu ardura
nik uste dudana
izorratu didazu
nire bizi plana
nahiz ekarri opari
ta nahi dudan dana
ez zara zu izango
inoiz nire ama. (bis)

O. Enbeita
Arrotz legez sartu naz
ni zure etxera
haserre zagoz baina
entzu’idazu zera
ez nator ni aitarik
onena izatera
norberak beti izan
behar dau norbera
baina ondo konpondu
gaitekez batera. (bis)

P. Ormazabal
Hori esaten dute
hainbat bizi galduk
baina ezin didazu ezer
hemen eskeini zuk
zerbait esan nahi dizut
beraz gauza batzuk
ulertzea nahi dut ta
kontatuko dizut
ez dut jauregi bat nahi
nik etxe bat nahi dut. (bis)

O. Enbeita
Jauregia batzuntzat
izan arren hoba
amets zororik ez dot
guztiak kanpora!
Hau da nire etxea
ta zu nire lora
hartu daigun etxea
atontzen denpora
eta gura badozu
biona izango da. (bis)

P. Ormazabal
Ta kustodia zuri
emon dotsuenez
hona etorri zara
babestua legez
zerbait azaldu nahi dut
ulertzeko errez
zuk ulertu ez arren
horrela da berez
legeak zugaz daude
nire bihotza ez. (bis)

O. Enbeita
Kustodia konturik
gaur hemen ez aipa
hori umeentzako
konplikaua baita
gauzak holan ez dira
semea neuk nahita
hasarrea gaindituz
behar nozu maita
zuri gustau edo ez
neu naz zeure aita. (bis)