Bertsos - View details   To know more about this section

2010-12-18 Barakaldo Txapelketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (13. 2010)
Performance
2010-12-18 Barakaldo Txapelketa
Bertsolaris / Authors
Lekue, Etxahun
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Umea zara. Lokartu aurretik begiak zabal-zabalik zagoz armairura begira.

Description

Melody
Izarren hautsa egun batean
Stanza name
Hamarrekoa, handiaren moldekoa, 10 puntuz (hg) / Hamar puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
2

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2010-12-18 Barakaldo Txapelketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue

Stanza name:  Hamarrekoa, handiaren moldekoa, 10 puntuz (hg) / Hamar puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Pijama jantzi eta eskua
hiru-lau pelutxe lodi
loak hartzeko kontatzen deustez
amak hiru-lau istori
ta telebistan zenbat marrazki
burruka, odol, putzu ta guzti
bada nahiko kategori
oin armairuan entzunak dodaz
soinu raro bat edo bi
ta urruma bat ta horregaitik
nau bildurrez gori-gori
baina mamurik ez dagoala
ta loak arin har gagizala
dinoskue ume askori
ta orduan zer da hori?

Ama hor zer dau egiten deutset
nik egunero galdera
zabaldu eta ez dago ezer
berak erantzun ostera
baina zeozer ziur badago
ta horregaitik ikaraz nago
hortik irtengo ete da?
Amets gaiztoak dodaz gauero
gauero nabil artega
gurako neuke beste norabait
ikustea irteera
urten orduko hortik barrutik
korrika joan behar dot hemetik
noan betiko antzera
aita ta aman ohera.